Etxegana hotela hiri handiko bizitzatik urrun atseden hartzeko eta lasaitzeko babesleku ederra izateaz gain, hainbat jarduera egiteko abiapuntu da.
Horietako batzuk oso errazak eta atseginak dira, esaterako, inguruneko lorategi edo errepideetan paseatzea, edo parke naturaleko ibilbideetan senderismoa egitea.
Hotelaren kokapen ezin hobeari esker, euskal hiriburuetarako bisitaldiak eta txangoak egiteko abiapuntu gisa har daiteke. Beraz, Bilboko Guggenheim museoa bisita daiteke, edo Donostiako Kontxa hondartzan arratsaldea pasatu.
Enpresa edo negozioetarako, azken teknologiekin hornitutako bilera gela dugu (plasma pantaila, audio ekipoa, proiektagailua, Interneteko konexioa); bertan, parerik gabeko ingurunean erosotasun osoz egin ahal izango dira laneko bilerak.
Ostalarientzako beste jarduera batzuk ere badaude eskuragarri aurrez eskatuz gero. Esaterako, arku tiroa, zaldi paseoak, mountain bike ibilbideak, frontoia, golfa, kart autoak, zirkuituak 4x4 ibilgailuetan, baita bela ere.
Ez izan zalantzarik, eta zerbait argitzea edo iradokizunen bat egitea nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan nahi duzunean.
Zure beharretara egokitutako ekintza bereziak antola ditzakegu edo jarduera osagarri horien tarifei buruzko
informazioa eman diezazukegu.