Gorbeialdea eskualdeak, besteak beste, Arantzazu, Areatza, Artea, Dima, Orozko, Otxandio, Ubide, Zeanuri eta Zeberio udalerriek osatutakoak, Ibaizabal bailararekin eta hegoalde eta mendebaldean Arabarekin eta ekialdean Durangaldearekin muga egiten du; alegia, Bizkaiko hegoaldean. Lurraldeko jende gutxien bizi den eskualdeetako bat izanik, osatzen duten herrietan ere islatzen da hori, dentsitate txikiak dituzte eta batez ere landa eremukoak dira.
Paisaia eta ekosistemen adierazgarritasuna nagusi diren kontraste handiko eremua Bizkaia barnealdea, landatarra eta ikusgarria ondoen ordezkatzen duen eremu gisa kalifikatu dute.
Mediterranioko eta atlantikoko klimen eta baldintzen bilgunean egonik, eremu fisiko murritzean landare eta animalia espezie oso bitxiak daude eta mundu mailan oso arraroak dira. Hori guztia aniztasun handia biltzen duen eta interes handiko paisaiak dituen eremuan.
Ezaugarri horiek guztiek eragin dute Gorbeia eta Urkiola Parke Natural gisa aitortzea lehen aipatutako udalerrien eremu zabaletan.